
Cristina Uriarte eta Maite Alonso Dantzertiko ikasleek taularatuko duten "Eskamak kentzen, Bajo la piel" antzezlanaren emanaldian izango dira
2019.eko maiatzak 31, 19:30 2019.eko maiatzak 31, 21:00 Cristina Uriarte eta Maite Alonso Dantzertiko ikasleek taularatuko duten "Eskamak kentzen, Bajo la piel" antzezlanaren emanaldian izango dira“ESKAMAK KENTZEN, BAJO LA PIEL”
DANTZERTIKO IKASLEEN ANTZEZLANA
Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua, Maite Alonso sailburuordearekin batera, Dantzertiko (Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolako) ikasleek prestatu duten “Eskamak kentzen – Bajo la piel” antzezlanaren emanaldian izango da.
Dantzertiko Arte Dramatikoko laugarren mailako ikasleek –aurten bukatuko dituzte ikasketak eta eskolako lehen promozioa izango dira- Muntaia tailer praktikoa ikasgaian garatu dute lan hau eta euskal eszenako izen handiak izan dituzte gidari lan horretan: Borja Ortiz de Gondra dramaturgian, eta Fernando Bernues zuzendaritzan eta eszenografian.
EGUNA: maiatzak 31, ostirala
ORDUA: 19:30etan
LEKUA: Harrobia – Ekoizpen Eszenikorako Berrikuntza Zentroa
Langara 3, - Otxarkoaga, Bilbo

