Ekitaldiak Kultura eta Hizkuntza Politika

Bingen Zupiria sailburuak parte hartuko du Guardia Jaen kontsul zenari egingo zaion omenaldian, Panaman

2019.eko maiatzak 29, 19:00 2019.eko maiatzak 29, 19:30 Bingen Zupiria sailburuak parte hartuko du Guardia Jaen kontsul zenari egingo zaion omenaldian, Panaman
2019-05-29 19:00 - 19:30
Restaurante Casa Urrutia, Panama, calle 58 este
Ekitaldiko kargudunak: Bingen Zupiria Gorostidi, Jon Redondo Lertxundi

Eusko Jaurlaritzako ordezkariak Panaman izango dira egunotan Euskal Selekzioa eta Panamaren arteko partida babesteko asmoz. Kirol ekitaldi honetaz harago, Gerra Zibilaren osteko erbestean Agirre Lehendakaria lagundu zuen Germán Gil Guardia Jaén garaiko kontsulari egingo zaion omenaldian parte hartuko du.

Eusko Jaurlaritzak antolatuko du omenaldia, eta Panamako Casa Urrutian izango, hango 12.00etan (19.00ak Euskadin).

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)