Eu

Eusko Jaurlaritzak Gobernu Irekiaren mundu mailako biltzarrean parte hartuko du, Ottawan, Kanadan

2019.eko maiatzak 28, 09:00 2019.eko maiatzak 28, 11:30 Eusko Jaurlaritzak Gobernu Irekiaren mundu mailako biltzarrean parte hartuko du, Ottawan, Kanadan
2019.eko maiatzak 28 09:00 - 11:30
Canadá, Ottawa, Canadá
Ekitaldiko kargudunak: Luis Petrikorena Arbelaiz, Javier Bikandi Irazabal

Gobernu Irekiaren zuzendari Luis Petrikorenak eta Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendari Javier Bikandik Ottawan, Kanadan, egingo den “Open Government Partnership Global Summit 2019” biltzarrean parte hartuko dute. Gobernu Irekien mundu mailako topaketa hau, gaur hasi eta datorren ostiralean, maiatzaren 31an bukatuko da.

Luis Petrikorenak eta Javier Bikandik biltzar honetan egingo diren hainbat bilera eta workshop-etan parte hartuko dute.

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak