Eu

Iñaki Arriola sailburuak Meatzaldea Ekoetxea bisitatuko du, Eusko Jaurlaritzaren sareari batuko zaion ingurumen-hezkuntzarako zentro berria

2019.eko maiatzak 30, 10:30 2019.eko maiatzak 30, 11:00 Iñaki Arriola sailburuak Meatzaldea Ekoetxea bisitatuko du, Eusko Jaurlaritzaren sareari batuko zaion ingurumen-hezkuntzarako zentro berria
2019.eko maiatzak 30 10:30 - 11:00
Ekoetxea Meatzaldea, Abanto-Zierbena, Campo Diego auzoa, s/n. Edificio Korta – Abanto-Zierbena
Ekitaldiko kargudunak: Iñaki Arriola López, Elena Moreno Zaldibar
lege-oharra

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburu Iñaki Arriolak Meatzaldea Ekoetxearen instalazio berriak bisitatuko ditu. Ingurumen-hezkuntzarako zentro berriak udazkenetik aurrera irekiko ditu ateak eta bat egingo du Eusko Jaurlaritzak kudeatzen dituen ingurumen-zentroen Ekoetxea sarearekin.

Hedabideei garraioa errazteko xedez, Bilbotik 10:00etan aterako den autobus bat jarriko da (Bizkaia Plazaren alboan - Urkixo zumarkalea, 36). Autobusean plaza erreserbatzeko, ezinbestekoa da izena ematea comunicación@ihobe.eus helbide elektronikoan, maiatzaren 29ra arte (asteazkena), izen-abizenak eta hedabidea adieraziz.

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak