
UN-Habitat Assemply
2019.eko maiatzak 25, 00:00 2019.eko maiatzak 31, 00:00 UN-Habitat AssemplyMaiatzaren 27tik 31ra, Nairobiko NBE-Habitaten egoitzan biltzar bat egingo da. Bilera horren gai nagusia “Hiri eta komunitateetan bizi kalitatea hobetzeko berrikuntzak” da, eta horrekin batera “Garapen Jasangarriaren Helburuak lortzeko Hiri Agenda Berriaren inplementazio azkarra” ere aztertuko da.
Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza Sailburuordetzak aktiboki parte hartuko du: Arantza Leturiondo sailburuordeak eta Ignacio de la Puerta zuzendariak hitzaldi bana emango dute. Konferentzia horiek maiatzaren 30ean aurkeztuko dira, eta euskal esperientzia azalduko dute hiri berroneratzeari eta hirigintza berrikuntzei dagokienez (erronkak eta aukerak).
Info+: https://unhabitat.org/habitatassembly/

