Ekitaldiak Hezkuntza
Eu

Maite Alonso Hezkuntza sailburuordeak 2019ko Zientzia Azoka irekitzeko ekitaldian parte hartuko du, Bilbon

2019.eko maiatzak 11, 12:00 2019.eko maiatzak 11, 12:30 Maite Alonso Hezkuntza sailburuordeak 2019ko Zientzia Azoka irekitzeko ekitaldian parte hartuko du, Bilbon
2019.eko maiatzak 11 12:00 - 12:30
Plaza Barria, Bilbao, Plaza Barria
Ekitaldiko kargudunak: Miren Maite Alonso Arana, Lucía Torrealday Berrueco
Beste gonbidatu batzuk: Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea

2019ko ZIENTZIA AZOKA

IKERTZAILE GAZTEEN TOPAKETA    

Maite Alonso Hezkuntza sailburuordeak eta Lucia Torrealday Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak, BIlboko alkate Juan Mari Aburtorekin batera, 2019ko Zientzia Azokaren irekiera ekitaldian parte hartuko dute bihar Bilbon. Elhuyar Fundazioko eta ekimena laguntzen duten gainerako erakunde eta Euskal Zientzia eta Teknologia Sareko eragilak ere parte hartzaile izango dira ekitaldian.

            EGUNA:  maiatzak 11, larunbata

            ORDUA:  12:00etan  (hasiera ekitaldia)

            LEKUA:   Plaza Barria.    Bilbo

Zientzia Azoka 12-18 urteko ikasleek egindako proiektu zientifikoen azoka da. Helburua, berriz, gazteen artean zientziarako bokazioak suspertzea eta kultura zientifikoa bultzatzea eta zabaltzea da. Egun guztian zehar, DBH eta Batxilergoko 32 ikastetxetako ikasleek ikasturtean zehar egindako 90 proiektu zientifiko eta teknologiko aurkeztuko dituzte jendaurrean.

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea