Ekitaldiak Hezkuntza
Eu

Cristina Uriarte eta Maite Alonso Eskola mailako IV. Kristalizazio Lehiaketaren Finalean izango dira

2019.eko maiatzak 10, 11:30 2019.eko maiatzak 10, 13:30 Cristina Uriarte eta Maite Alonso Eskola mailako IV. Kristalizazio Lehiaketaren Finalean izango dira
2019.eko maiatzak 10 11:30 - 13:30
Aula Magna. Areto Nagusia. UPV/EHU, Leioa, Sarriena z/g
Ekitaldiko kargudunak: Cristina Uriarte Toledo, Miren Maite Alonso Arana
lege-oharra

ESKOLA MAILAKO IV. KRISTALIZAZIO LEHIAKETAREN FINALA

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak, Maite Alonso sailburuordearekin batera, bihar Leioan burutuko den Eskola mailako IV. Kristalizazio Lehiaketaren Finalean parte hartuko du.

Hiru ikaslez osaturiko ia 40 taldek, ikasturtean zehar lehiaketarako egin dituzten kristalizazio-esperimentuen emaitzak aurkeztuko dituzte erakusketa batean. UPV/EHUren ekimen honek kristalen erakargarritasuna eta hauen prestakuntzan dagoen problematika zientifikoa hartzen du estimulutzat, DBH-ko eta Batxilergoko ikasleen artean metodo zientifikoa barneratzeko. Helburua: Geologiaren adar den Kristalografia ikasleei hurbiltzea.

            EGUNA:     maiatzak 10, ostirala

            ORDUA:     11:30etan, parte-hartzaileen mahaietara bisita

                               13:00etan, sari-banaketa

            LEKUA:      UPV/EHUren Areto Nagusia, Leioako Campusean

                                   Sarriena auzoa, z/g      -  Leioa

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak