Eu

INGURUNET Jardunaldi honetan tresnaren erabilerarekin loturiko alderdi guztiak aztertuko dira, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko ingurumen-kudeaketari buruzko informazio eta tramitazio-sistema berria

2019.eko maiatzak 09, 10:00 2019.eko maiatzak 09, 13:00 INGURUNET Jardunaldi honetan tresnaren erabilerarekin loturiko alderdi guztiak aztertuko dira, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko ingurumen-kudeaketari buruzko informazio eta tramitazio-sistema berria
2019.eko maiatzak 09 10:00 - 13:00
IHOBE, Bilbao, Alameda de Urquijo 36
Ekitaldiko kargudunak: Elena Moreno Zaldibar

Jardunaldi honetan INGURUNET tresnaren erabilerarekin loturiko alderdi guztiak  aztertuko dira, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko ingurumen-kudeaketari buruzko informazio eta tramitazio-sistema berria. Sistema hori administrazio honekin ingurumeneko edozein administrazio-prozedura bideratzeko tresna izango da. Gainera, horren bidez, ingurumen arloan informatzeko betebeharrak betetzeko beharrezko informazio eta/edo dokumentazioa administrazio publikoekin, erakundeekin eta enpresekin trukatzeko tresna ere izango da.

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak