Eu

2019ko maiatzaren 8an aurkezten dira klima-aldaketa udal eremuan integratzeko Egoki-2 proiektuaren emaitzak

2019.eko maiatzak 08, 09:30 2019.eko maiatzak 08, 14:00 2019ko maiatzaren 8an aurkezten dira klima-aldaketa udal eremuan integratzeko Egoki-2 proiektuaren emaitzak
2019.eko maiatzak 08 09:30 - 14:00
Centro Cultural Kulturgunea, Tafalla, Calle Hortanco
Ekitaldiko kargudunak: Jesús Losada Besteiro

NELS eta Udalsarea 2030 udalerrien sareek eta Egoki-2 proiektu pilotuan parte hartzen duten udalerriek gaur aurkezten dituzte “Udalerriak eta Herritarrak, klima-aldaketaren aurrean ibiltzen” jardunaldian lotutako emaitzak. Jardunaldia Trantsizio Ekologikorako Ministerioaren laguntzarekin antolatu zen, Biodiversidad Fundazioaren bitartez. Topagunea Tafallako (Nafarroa) Kulturgunean izango da. Jesús Losada Ihobeko Zuzendari Nagusiak, Udalsarea 2030eko idazkaritza teknikoaren ordezkari gisa, klima-aldaketaren alorreko konpromisoaren aitortza emango die Asparrena eta Burgelu euskal udalerriei.

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak