Eu

XXIV. ONCE´Kriskitin Lasterketa, 'Gizarte inklusibo baten alde': Beatriz Artolazabal parte hartuko du

2019.eko maiatzak 11, 12:00 2019.eko maiatzak 11, 12:30 XXIV. ONCE´Kriskitin Lasterketa, 'Gizarte inklusibo baten alde': Beatriz Artolazabal parte hartuko du
2019.eko maiatzak 11 12:00 - 12:30
Plaza del Arca, Vitoria-Gasteiz, Plaza del Arca / Calle Dato
Ekitaldiko kargudunak: Beatriz Artolazabal Albeniz, Ernesto Sainz Lanchares

ONCEren XXIV. "Gizarte bateratzaile baten aldeko" Kriskitin Lasterketa Gasteizko San Prudentzio kalean ospatuko da. Parte-hartzaileek ibilbide labur bat egin beharko dute, 800 metro ingurukoa, eta behar bezala adierazia. Edonork parte har dezake, adina edota baldintza fisikoa gorabehera, bai korrika zein oinez. Pertsona itsuen modura korrika egiteko esperientzia bizi nahi dutenek binaka egingo dute, atletismoan pertsona itsuek erabiltzen duten sistemaren antzera, lokarri batekin. Parte-hartzaile guztiek kriskitin bat erabiliko dute modu sinbolikoan eta itsuentzat soinu seinale gisa ere baliagarria izango da .Lekua: Arka plaza. Ordua: 12:00. Ibilbidea: 800 metro. Parte-hartzea: doanekoa; larunbatean bertan Arka Plazako karpan jaso ahal izango da materiala. Han antolatuko dira ere azken bikoteak. 

ONCEk gizarte-integrazioaren alde nabarmendu diren entitate eta/edo pertsonak saritzen ditu. Lasterketa amaitu, Urrezko Kriskitina emango zaio Internet bidez boto gehien jaso dituen elkarteari. Botoa eman ahal izateko epea apirilaren 25ean hasi eta maiatzaren 9ko (osteguna) 12:00etan bukatuko da. Hauek dira hautagaiak 2019ko edizio honetarako:Gesto Deportivo Elkartea (http://gestodeportivo.com/): "Prebentzio eta parte-hartze estrategiak, programak eta formazio-tailerrak lurralde desberdinetako erakundeekin bat eginik garatzeagatik, eskola-adineko kirol- ekitaldien kiroltasun kalitatea hobetuaz, eta beti ere kirol-ekitaldien maila hobetzeko helburua duten, bai maila nazionaleko zein nazioarteko ekimenak zabaltzeagatik".Har Eman Elkartea (http://www.har-eman.org/): "Ibilbide profesional desberdinetako hiritarrek osatutako elkartea da. Proiektu honek desgaitasun intelektuala duten pertsonek aberastasun pertsonala eta soziala sortzeko duten gaitasuna defendatzen du. Talde honekin bizikidetzan dauden pertsonen begirada erakusten du elkarteak, lana, gizarte eta kultura, zein hezkuntzako esparruetan. Berdintasuna, solidaritatea eta tolerantzia bezalako baloreak aintzat harturik".Patricia Bedoya (www.begia.es): "'BEGia' smartphonetarako app-a garatzeagatik. Hari esker, besteak beste, ikusmen murriztua duten pertsonek gune komertzialetan mugitu eta erosketak bere kabuz egin ditzakete. Horretarako, azken generazioko teknologiei esker, supermerkatuak pertsona hauentzat guztiz irisgarriak bilakatzen dira, eta bertan mugitu daitezke, produktuak topatu ditzakete eta erosketa modu independentean burutu".

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak