
Cristina Uriartek parte hartuko du emakume ikertzaileei aitortza egiteko ekitaldian
2019.eko maiatzak 06, 11:00 2019.eko maiatzak 06, 11:30 Cristina Uriartek parte hartuko du emakume ikertzaileei aitortza egiteko ekitaldianEMAKUME IKERTZAILEEN LANA AITORTZEKO EKITALDIA
Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak, emakume zientzialarien lana aitortzeko eta agerian jartzeko Ikerbasquek antolatu duen ekitaldian parte hartuko du, datorren astelehenean, Bilbon.
Ekitaldian, euren ibilbide zientifikoko une desberdinetan diharduten hiru emakume sarituko dira: ibilbide zientifiko oso bat; ikerketaren eremuko lidergoa; eta ikertzaile gazte baten ekarpena, aitortuko dira.
EGUNA: maiatzak 6, astelehena
ORDUA: 11:00etan
LEKUA: Ikerbasqueren egoitza – Euskadiko Artxibo Historikoa
Maria Diaz de Haro, 3 - Bilbo
Interesa duen hedabide orok ekitaldian egoteko aukera izango du, eta baita aitortza jaso duten ikertzaileekin harremanetan jartzekoa ere, aurrez Ikerbasqueri eskaria eginda.