Josu Erkoreka Itzarriko Batzar Nagusiaren buru izango da
2019.eko maiatzak 08, 16:00 2019.eko maiatzak 08, 19:00 Josu Erkoreka Itzarriko Batzar Nagusiaren buru izango daEusko Jaurlaritzaren Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu Josu Erkoreka Itzarriko Batzar Nagusiaren buru izango da. Euskadiko Administrazio Orokor eta Instituzionaleko langileen Borondatezko Gizarte Aurreikuspenerako Erakundea da Itzarri.
Batzarrean parte hartuko dute, halaber, Funtzio Publikoko Sailburuorde Andrés Zearretak; Erakunde Harremanetarako Sailburuorde Peru Bazakok; Lan Harremanen Zuzendari Izaskun Urienek; eta Funtzio Publikoko Zuzendari Juan María Barasordak.