Eu

Josu Erkorekak Euzko Itsas Gudarostea omentzeko ekitaldian parte hartuko du

2019.eko maiatzak 05, 11:30 2019.eko maiatzak 05, 12:30 Josu Erkorekak Euzko Itsas Gudarostea omentzeko ekitaldian parte hartuko du
2019.eko maiatzak 05 11:30 - 12:30
Escultura "Matxitxakoko Guda", Bermeo, Carretera entre Bermeo y Bakio
Ekitaldiko kargudunak: Josu Erkoreka Gervasio, Monika Hernando Porres

Eusko Jaurlaritzako Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu Josu Erkorekak eta Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendari Monika Hernandok “Matxitxako Elkartea”k Euzko Itsas Gudarostea gogoratzeko antolatu duen omenaldian parte hartuko dute.

Ekitaldia gaur, igandean, maiatzaren 5a, eguerdiko 12etan egingo da, Nestor Basterretxearen “Matxitxakoko Guda” eskulturaren aurrean, Bermeo eta Bakio lotzen dituen errepidean. Eusko Jaurlaritzako Bozeramaile Josu Erkorekak ekitaldia hasi baino ordu erdi lehenago komunikabideei erantzungo die.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak