Eu

Bingen Zupiria sailburuak parte hartuko du 'Scotland goes basque' programaren baitako euskal zinearen zikloaren aurkezpenean

2019.eko apirilak 30, 12:00 2019.eko apirilak 30, 12:30 Bingen Zupiria sailburuak parte hartuko du 'Scotland goes basque' programaren baitako euskal zinearen zikloaren aurkezpenean
2019.eko apirilak 30 12:00 - 12:30
Bilboko Arte Ederren Museoa/ Museo de Bellas Artes de Bilbao, Bilbao, Museoaren plaza 2
Ekitaldiko kargudunak: Bingen Zupiria Gorostidi, Irene Larraza Aizpurua
lege-oharra

Urtarrilaren amaieran euskal musika Glasgow-eko Celtic Connections jaialdira eraman ostean, Etxepare Euskal Institutuaren Scotland Goes Basque programak aurrera darrai. Ekimen horren helburua da zubiak eraikitzea euskal zein eskoziar kulturen, artearen eta hizkuntzen artean. Oraingoan euskal zinea izango da protagonista: apiriletik ekainera bitartean, 80ko hamarkadatik gaurdaino ekoiztutako euskal zinea biltzen duen atzera begirakoa egingo da Edinburgo eta Glasgow-eko zenbait aretotan. Tasio filmetik hasi eta Oreina pelikularaino, gure zinearen garapena islatzen duen bilduma bat aurkeztuko da, hiru belaunalditako zinemagileen ikuspegia hizpide hartuta. Atzera begirakoa fikziozko luzemetraiek, dokumentalek, film laburrek eta animazio esperimentaleko piezek osatzen dute, eta horien inguruan bestelako hainbat jarduera izango da. Bilboko Arte Eder Museoan egingo dugun prentsaurrekoan programazio osoa aurkeztuko dugu, CinemaAttic plataformaren eta Edinburgh International Film Festival (EIFF) jaialdiaren baitan eskainiko dena.


EGUNA: apirilak 30, asteartea

ORDUA: 12:00

LEKUA: Auditoriuma. Bilboko Arte Ederren Museoa. Museo Plaza, 2 - 48009 BILBO

Parte hartuko dutenak dira:

  • Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua
  • Irene Larraza, Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria
  • Montxo Armendariz, zine zuzendaria
  • Puy Oria, zine ekoizlea
  • Koldo Almandoz, zine zuzendaria
  • Begoña Vicario, zine zuzendaria
  • Iban del Campo, zine zuzendaria
(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak