Ekitaldiak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Osasun eta Kontsumo Batzordea (15:30ean ekingo zaio berriz bilkurari)

2011.eko apirilak 04, 09:30 2011.eko apirilak 04, 17:00 Osasun eta Kontsumo Batzordea (15:30ean ekingo zaio berriz bilkurari)
2011.eko apirilak 04 09:30 - 17:00
Parlamento Vasco, Vitoria-Gasteiz, C/ Becerro de Bengoa, s/n
Ekitaldiko kargudunak: Rafael Bengoa Rentería
lege-oharra
Ohar teknikoa:
Zuzeneko emanaldiak HTML5 eta Flash formatutan egiten dira, eta zure bisorea bietako edozein kargatzen saiatuko da. Flasharen kasuan, zure nabigatzailearengako osagarria edo plugin-a izan beharko duzu instalatuta, aktibatuta eta eguneratuta.
  • Beste puntu bat sartu da gai-zerrendan
  • Puntu batzuk beste baterako utzi dira
Gai-zerrenda:

Gai-zerrenda:
ADEMGI Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitzaren Elkartearen ordezkarien agerraldia, Bakartxo Tejeria Otermin Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, euren helburuen, eskaeren eta aldarrikapenen berri emateko. (09\10\06\03\0414)


APREVAS Euskadiko Haur Goiztiarren Elkarteko ordezkarien agerraldia, Eider Mendoza Larrañaga Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, bere lanaren, arduren eta aldarrikapenen berri emateko. (09\10\06\03\0348)


The Walk on Project Elkarteko ordezkarien agerraldia, Fátima Ansotegi Elordi Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, gaixotasun arraro batek eragindako kaltetu gisa duten problematika azaltzeko. (09\10\06\03\0367)


Osasun eta Kontsumoko sailburuaren agerraldia, Eider Mendoza Larrañaga Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, Osateken inguruan prentsan agertu diren albisteei buruzko azalpenak eman ditzan. (09\10\06\03\0392)


BESTE BATERAKO UTZIA Osasun eta Kontsumoko sailburuaren agerraldia, berak eskatuta, EAEn Onkologia Medikurako Unitateak hobetzeko proposamenak eta egoera-analisiak azaltzeko. (09\10\06\02\0093)

BERRIA Droga Gaietarako zuzendariaren agerraldia, M.ª Teresa Laespada Martínez Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, azal dezan zer emaitza lortu diren Euskadi eta Drogak 2010 azterlanarekin eta Euskadin tabakoaren legea zenbateraino bete ez den jakiteko behaketa-azterketarekin. (09\10\06\03\0419)

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)