Eu

Eusko Jaurlaritzak eta mendi lasterketetako Euskal Selekzioak elkarlanerako akordio berri bat aurkeztuko dute, Donostian

2019.eko apirilak 15, 10:30 2019.eko apirilak 15, 11:00 Eusko Jaurlaritzak eta mendi lasterketetako Euskal Selekzioak elkarlanerako akordio berri bat aurkeztuko dute, Donostian
2019.eko apirilak 15 10:30 - 11:00
Delegación Gobierno Vasco SS Andia 13 (salón de actos), Donostia-San Sebastián, C/ Andía 13
Ekitaldiko kargudunak: Jon Redondo Lertxundi

Eusko Jaurlaritzak eta mendi lasterketetako Euskal Selekzioak elkarlanerako akordio berri bat aurkeztuko dute astelehenean, Eusko Jaurlaritzak Donostian duen egoitzan egingo den prentsaurreko batean. Akordio horren helburua da selekzioa egiten ari den lana sendotzea. Eusko Jaurlaritzaren aldetik, Jon Redondo Jarduera Fisiko eta Kirol zuzendaria han izango da eta Euskal Mendizale Federazioaren zein Euskal Selekzioaren aldetik zuzendaritzako zenbait kide, hautatzailea eta kirolariak izango dira.

  • Gaia: Eusko Jaurlaritzak eta mendi lasterketetako Euskal Selekzioaren arteko lankidetza akordio baten aurkezpena.
  • Ordua: Astelehenean, hilaren 15ean, goizeko 10:30ean.
  • Lekua: Eusko Jaurlaritzaren Donostiako egoitzan (Andia kalea 13).
(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak