Eu

Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoak hizkuntza politika gaietan lankidetzan aritzeko konpromisoa berretsiko dute, Baionan egingo den ekitaldi batean

2019.eko apirilak 15, 11:00 2019.eko apirilak 15, 11:30 Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoak hizkuntza politika gaietan lankidetzan aritzeko konpromisoa berretsiko dute, Baionan egingo den ekitaldi batean
2019.eko apirilak 15 11:00 - 11:30
Sede de la Oficina Pública de la Lengua Vasca de Iparralde, Baiona, allée de les Platanes 2
Ekitaldiko kargudunak: Bingen Zupiria Gorostidi, Miren Dobaran Urrutia, Josune Zabala Alberdi
lege-oharra

Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoak hizkuntza politika gaietan lankidetzan aritzeko konpromisoa berretsiko dute astelehenean. Horretarako, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Administrazioekiko Harremanetako kontseilariak eta Beñat Arrabit Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoko presidenteak 2017an sinatu zuten hitzarmenari jarraipena ematen dion eranskina sinatuko dute.

  • Gaia: Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoak hizkuntza politika gaietan eta euskararen sustapenean lankidetzan aritzeko konpromisoa berretsiko dute.
  • Ordua: Astelehenean, hilaren 15ean, goizeko 11:00etan.
  • Lekua: Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoaren egoitzan (Platanoen etorbidea 2, Baiona).
(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak