Eu

Erkorekak eta Iruretagoienak “Herri Administrazioetako Hautaketa prozesuak: Europar Batasuneko esperientziak, planteamendu berriak garai berrietarako” izeneko jardunaldien aurkezpenean parte hartuko dute

2019.eko apirilak 10, 09:15 2019.eko apirilak 10, 09:30 Erkorekak eta Iruretagoienak “Herri Administrazioetako Hautaketa prozesuak: Europar Batasuneko esperientziak, planteamendu berriak garai berrietarako” izeneko jardunaldien aurkezpenean parte hartuko dute
2019.eko apirilak 10 09:15 - 09:30
Hotel Canciller Ayala , Vitoria-Gasteiz , Calle Santiago Ramón y Cajal, 5
Ekitaldiko kargudunak: Josu Erkoreka Gervasio, Maite Iruretagoiena Ibarguren, Andrés Zearreta Otazua

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusi Maite Iruretagoienak IVAPek EIPA-rekin, European Institute of Public Administration-ekin, lankidetzan antolatutako Herri Administrazioetako Hautaketa prozesuak: Europar Batasuneko esperientziak, planteamendu berriak garai berrietarako” izeneko jardunaldien aurkezpenean parte hartuko dute.

Ekitaldia gaur, asteazkena, apirilaren 10a, 9:15etan izango da Canciller Ayala Hotelean, Vitoria-Gasteizen.

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak