Ekitaldiak Kultura eta Hizkuntza Politika

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak parte hartuko du ‘Gernikako arbola’ lanaren aurkezpenean, George Steerek Gerra Zibilaren inguruan idatzi zuen saiakeraren euskarazko bertsioa

2019.eko martxoak 25, 10:30 2019.eko martxoak 25, 11:00 Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak parte hartuko du ‘Gernikako arbola’ lanaren aurkezpenean, George Steerek Gerra Zibilaren inguruan idatzi zuen saiakeraren euskarazko bertsioa
2019-03-25 10:30 - 11:00
Casa de Juntas de Gernika, Gernika, Allende Salazar kalea 1
Ekitaldiko kargudunak: Bingen Zupiria Gorostidi
lege-oharra

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak parte hartuko du ‘Gernikako arbola’ saiakeraren aurkezpenean, George Steerek Gerra Zibilaren inguruan idatzi zuen liburuaren euskarazko bertsioa. Ekitaldian parte hartuko dute, baita ere, Bizkaiko Batzar Nagusietako presidente Ana Otaduik eta Gernikako alkate José María Gorroñok, bai eta Mikel Ayestaran kazetariak eta Steeren biografoa den Nicholas Rankinek ere, biek kolaboratu baitute bertsio berri honetan.

  • Gaia: George Steeren ‘Gernikako arbola’ lanaren euskarazko bertsioaren aurkezpena.
  • Ordua: Astelehenean, hilaren 25ean, goizeko 10:30ean.
  • Lekua: Gernikako Juntetxean, beiratearen aretoan (Allende Salazar kalea 1, Gernika).
  • Besteak: Sailburuarekin batera izango dira Bizkaiko Batzar Nagusietako presidente Ana Otadui eta Gernikako alkate José María Gorroño, bai eta Mikel Ayestaran kazetaria eta Steeren biografoa den Nicholas Rankin ere.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)