Eu

Javier Bikandik Michelin Hirien Nazinoarteko Sarearen 2. Kongresuan parte hartuko du

2019.eko martxoak 28, 16:30 2019.eko martxoak 28, 18:30 Javier Bikandik Michelin Hirien Nazinoarteko Sarearen 2. Kongresuan parte hartuko du
2019.eko martxoak 28 16:30 - 18:30
Palacio Europa, Vitoria - Gasteiz, Avenida Gasteiz, 85
Ekitaldiko kargudunak: Javier Bikandi Irazabal

Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendari Javier Bikandik Vitoria-Gasteizen ospatzen ari den Michelin Hirien Nazinoarteko Sarearen 2. Kongresuan parte hartuko du.

Javier Bikandik gaur, 16:30etatik aurrera, Vitoria-Gasteizen, Europa Biltzar Jauregiko Green Capital aretoan egingo den Pitch eta Networking saioan parte hartuko du. Bertan Open Government Partnership Euskadi egitasmoa aurkeztuko du. Gobernu Irekirako Aliantza da, gobernu irekiagoak, arduratsuagoak eta herritarrekiko sentikorragoak sustatzeko tresnak garatzea eta ebaluatzea helburutzat duena.

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak