Eu

Kontsumitzaileen Munduko Egunean

2019.eko martxoak 15, 09:00 2019.eko martxoak 15, 18:30 Kontsumitzaileen Munduko Egunean
2019.eko martxoak 15 09:00 - 18:30
Ekitaldiko kargudunak: Nora Abete García

Bilbon, karpa batzuk ipiniko dira, hainbat joko eta jarduera hartuko dituztenak, kontsumo-gaietan pertsonek dituzten eskubideetan oinarrituta. Kermés-a Areatzako zubian instalatuko da eta ordutegi hau izango du: 10:30etik 14:30era eta 16:30etik 19:30etara. Parte hartzen duten guztiek jasoko dute sari bat. Gainera, stand bat ipiniko da kontsumoari buruzko informazio- eta prestakuntza-materialarekin.

Gasteizko Azoka Plazan 10 eta 20 euro bitarteko bonoak zozketatuko dira azokan bertan kontsumitzeko, eta informazio-stand bat instalatuko da. Ordu erdiro egingo da zozketa, goizeko 9etatik arratsaldeko 2etara.

Azkenik, Donostian, Gipuzkoa plazan, 10:30etik 14:30era, stand bat egongo da dibulgaziozko materialarekin, kontsumitzaileak informatzeko.

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiko kargudunak