Eu

Intergune 2019: Nazioartekotzearekin hitzordua

2019.eko maiatzak 06, 09:15 2019.eko maiatzak 07, 16:30 Intergune 2019: Nazioartekotzearekin hitzordua
2019.eko maiatzak 06 - 2019.eko maiatzak 07
BEC Bilbao Exhibition Centre, Barakaldo 48902, Ronda de Azkue 1
Ekitaldiko kargudunak: Javier Zarraonandia Zuloaga, Alexander Arriola Lizarriturri, María Ainhoa Ondarzabal Izaguirre, Itziar Epalza Urkiaga

Industria eta Energia sailburuorde Javier Zarraonandiak maiatzaren 6an (astelehenean) parte hartuko du Intergune+ 2019 ekitaldian (BECen maiatzaren 6 eta 7an), euskal enpresek nazioartekotzearekin duten urteroko hitzorduan. 

Deialdia komunikabide grafikoei:

-       9:15etan, BECen sarrerako eskaileretan, Industria eta Energia sailburuorde Javier Zarraonandiaren argazkia Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren (SPRI Taldea) Kanpo Sareko bulegoetako arduradunekin eta teknikariekin. Bertan izango dira, orobat, Miguel Ceballos (Europako Merkataritza Komisarioaren Laguntza Kabineteko burua), Javier Cortés (UN Global Compact enpresako eskualde mailako arduraduna), Alex Arriola (SPRI Taldeko zuzendari nagusia) eta Ainhoa Ondarzabal (Nazioartekotzeko Euskal Agentziako zuzendaria).

Deialdi orokorra:

-       9:30ean: Irekiera instituzionala auditorioan, Industria eta Energia sailburuorde Javier Zarraonandiaren eskutik.

Egitaraua: https://agenda.spri.eus/intergune/es/programa-2019/

 

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak