Ekitaldiak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Kontsumoaren Nazioarteko Eguna (Martxoak 15)

2011.eko martxoak 15, 10:00 2011.eko martxoak 15, 13:00 Kontsumoaren Nazioarteko Eguna (Martxoak 15)
2011.eko martxoak 15 10:00 - 13:00
Museo Marítimo Ría de Bilbao, Bilbao, Muelle Ramón de la Sota, 1
Beste gonbidatu batzuk: Jesús María Fernández, viceconsejero de Sanidad, y Ana Collía, Directora de Consumo.

Rosa Regàs idazleak hitzaldi bat eskeiniko du, Osasun eta Kontsumo Sailak antolatuta sentsibilizazioa xede duen jardunaldiaren baitan

Kontsumoaren Nazioarteko Eguna dela-eta, sentsibilizazio-jardunaldi bat antolatu du biharko Osasun eta Kontsumo Sailak. Bertan, Rosa Regàs idazle ospetsuak hitzaldi bat eskeiniko du, "Segurtasuna eta erantzukizuna kontsumo-ekintzetan" izenburupean. Jesús María Fernández, Osasun sailburuordea, eta Ana Collía, Kontsumo zuzendaria, izango dira ekitaldiari hasiera emango diotenak. Aldi berean, kontsumitzaileentzat kaltegarri gerta zitezkeela-eta, alertapean edota merkatutik kendutako produktuek osatutako erakusketa ikusi ahal izango da.

10:00etan Ana Colliak hedabideentzako hitz egingo du.

Informazio gehiago: Kontsumo arduratsu baterantz
Ekitaldiaren kokapena
Beste gonbidatu batzuk
  • Jesús María Fernández, viceconsejero de Sanidad, y Ana Collía, Directora de Consumo.