Eu

Etxebizitza sozialak eraikitzeko Udal Etxebizitzak erakundeak Eusko Jaurlaritzari lagako dion orubea bisitatzea

2019.eko martxoak 01, 12:00 2019.eko martxoak 01, 12:30 Etxebizitza sozialak eraikitzeko Udal Etxebizitzak erakundeak Eusko Jaurlaritzari lagako dion orubea bisitatzea
2019.eko martxoak 01 12:00 - 12:30
Bilbao , Bilbao, C/ Cortes 28, 30, 32
Ekitaldiko kargudunak: Iñaki Arriola López, Pedro Javier Jauregui Fernández

Iñaki Arriola Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak, Alfonso Gil Bilboko Udaleko alkateorde eta Mugikortasun Politika, Ingurumen, Etxebizitza eta Garapen Osasungarriko koordinatzailea eta Goyo Zurro Etxebizitzako zinegotzi eta Bilboko Udal Etxebizitzak erakundeko presidenteak parte hartuko dute bisitan.

Etxebizitza sozialak egiteko, Udal Etxebizitzak erakundeak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailari lagako dizkion orubetako bat da Cortes kaleko espazio hori, bien arteko hitzarmenaren arabera. Bisitan hitzarmen horri buruzko argibideak emango dira.

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak