Eu

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak eta Gogora Institutuko zuzendari Aintzane Ezenarrok parte hartuko dute, bihar, Bilbo Handiko Burdin Hesia babesteko dekretuaren aurkezpenean

2019.eko otsailak 28, 10:00 2019.eko otsailak 28, 10:30 Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak eta Gogora Institutuko zuzendari Aintzane Ezenarrok parte hartuko dute, bihar, Bilbo Handiko Burdin Hesia babesteko dekretuaren aurkezpenean
2019.eko otsailak 28 10:00 - 10:30
Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoan / Museo Memorial del Cinturón de Hierro , Berango, Simón Otxandategi 64
Ekitaldiko kargudunak: Bingen Zupiria Gorostidi, Miren Aintzane Ezenarro Egurbide
lege-oharra

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak eta Aintzane Ezenarro Gogora Institutuko zuzendariak parte hartuko dute, bihar, Bilbo Handiko Burdin Hesia babesteko dekretuaren aurkezpenean. Prentsaurrekoa Berangon dagoen Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoan egingo da, eta han izango dira, baita ere, udalerriko alkate Anabel Landa eta Museoaren zuzendari Aitor Miñambres. Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura zuzendari Andoni Iturbek ere parte hartuko du.

  • Gaia: Burdin Hesia babesteko Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen zuzendaritzaren dekretua aurkeztuko da.
  • Ordua: Ostegunean, hilaren 28an, goizeko 10:00ean.
  • Lekua: Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoan (Simón Otxandategi 64, Berango).
(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak