Ekitaldiak Lehendakaritza
Eu

 Jonan Fernándezek eta Monika Hernandok Larraña Etxea aterpetxea bisitatuko dute

2019.eko otsailak 28, 11:30 2019.eko otsailak 28, 12:30  Jonan Fernándezek eta Monika Hernandok Larraña Etxea aterpetxea bisitatuko dute
2019.eko otsailak 28 11:30 - 12:30
Larraña Etxea, Oñati, Barrio Larraña, 16
Ekitaldiko kargudunak: Jonan Fernández Erdozia, Monika Hernando Porres
lege-oharra

 Jonan Fernández Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiak, Monika Hernando Giza Eskubideen zuzendariarekin batera,  Larraña Etxea, Euskadin nazioarteko babesa eskatzen duten pertsonentzako lehen harrerako aterpetxea, bisitatuko du Oñatin . Bisitaldian, CEAR-Euskadiko arduradunak ere izango dira. CEAR- Euskadik kudeatzen du zentro hori.

(*) Bisitaren hasieran Jonan Fernandezek eta  Patricia Bárcena CEAR-Euskadiko zuzendariak adierazpenak egingo dizkiete hedabideei.

(Bisitaren iraupena gutxi gora behera ordu betekoa izango da. CEAR-Euskadiri asistentzia konfirmatzea eskatzen da).

 Larraña Etxea harrera-etxeak 2018ko irailean ireki zituen ateak, eta 100 pertsonarentzako hasierako edukiera du. Zentro hori Eusko Jaurlaritzaren ekimenez jarri zen abian, nazioarteko babesa eskatzen dutenen eta arrisku handian dauden etorkinen egoerari erantzun eta horien  beharrizanak asetzeko,  horien egoerarekin eta interesekin bat datozen aukera bideragarriak eta egonkorrak bilatu bitartean.

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak