Ekitaldiak Lehendakaritza
Eu

#OpenGovWeek asteko ekitaldia: Nola gutxitu eta saihestu berri faltsuak?

2019.eko martxoak 13, 17:30 2019.eko martxoak 13, 19:30 #OpenGovWeek asteko ekitaldia: Nola gutxitu eta saihestu berri faltsuak?
2019.eko martxoak 13 17:30 - 19:30
Sala Bilborock, Bilbao, Mesedeetako Kaia, 1
Ekitaldiko kargudunak: Luis Petrikorena Arbelaiz
lege-oharra
Ohar teknikoa:
Zuzeneko emanaldiak HTML5 eta Flash formatutan egiten dira, eta zure bisorea bietako edozein kargatzen saiatuko da. Flasharen kasuan, zure nabigatzailearengako osagarria edo plugin-a izan beharko duzu instalatuta, aktibatuta eta eguneratuta.

Irekia-tik hausnarketa partekatu baterako prozesu parte-hartzaile bat aurkezten dugu,  #OpenGovWeek astearen barruan, gai honen inguruan: nola saihetsi eta murriztu berri faltsuen difusioa. Prozesu honen helburua herritarrek albiste faltsuen saretzearen eta saihestearen inguruko proposamenak helarazteko aukera zabaldu eta jasotako ideia guztiekin lehen borradore bat osatzea da.

Eztabaida ixteko, Irekiak ekitaldi presentzial bat antolatu du Bilboko Bilborock aretoan. Ekitaldia martxoaren 13an ospatuko da, 17:30ean hasi eta 19:30ak bitarte. Ekitaldi presentzial honetan, berri faltsuetan adituak diren 4 profesionalen ikuspuntua entzuteaz gain, aurkezpen fasean jasotako proposamen guztiak aurkeztuko dira eta akzio planean gehituko diren herritarren proposamenak sakonduko dira.

Zeinu hizkuntza interpreteak egongo dira ekitaldian.

Parte hartu eztabaida honetan zure iruzkinekin:

Nola gutxitu eta saihestu berri faltsuak?

https://www.irekia.euskadi.eus/eu/debates/1203?stage=presentation

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
  • @guillermogis
    2019.eko martxoak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 📡 #Streaming 🔵 #OpenGovWeek asteko ekitaldia: Nola gutxitu eta saihestu berri faltsuak? 🔗https://t.co/5M6dVDzuVG #Atakak https…

Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak