Ekitaldiak Segurtasuna
Eu

ERTZAINTZAREN 28. PROMOZIOAREN AZTERKETAK BILBAO EXHIBITION CENTERREN

2019.eko otsailak 23, 10:00 2019.eko otsailak 23, 10:30 ERTZAINTZAREN 28. PROMOZIOAREN AZTERKETAK BILBAO EXHIBITION CENTERREN
2019.eko otsailak 23 10:00 - 10:30
BEC Bilbao Exhibition Centre, Barakaldo 48902, Ronda de Azkue 1
Ekitaldiko kargudunak: Estefanía Beltran de Heredia Arroniz
lege-oharra

Ertzaintzaren 28. Promozioaren deialdia azken 15 urteotako handiena izango da, oposizio-lehiaketara guztira 500 plaza aterako baitira. 1993ko martxoaren 18ra arte egin behar da atzera plaza-kopuru handiagoa eskaini zuen deialdi bat aurkitzeko. Kasu hartan 600 plaza deitu ziren, 1.200 plazara arte zabal zitezkeenak. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendariaren erabaki hori abian jarrita, Segurtasun Sailak aurrera jarraitzen du Ertzaintzan belaunaldiak antolatuta eta planifikatuta berritzeko eta erroldari 8.000 ertzainetan eusteko asmoarekin.

 

10:30h. Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak Ertzaintzaren 28. Promozioaren hautaprobei buruzko adierazpenak egingo ditu.

 

8:15h Hedabide grafikoek argazkiak atera ahal izango dituzte proben hasieran BECeko 6. Pabiloian.

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak