Eu

Bittor Oroz sailburuordeak LABe, gastronomia berrikuntzarako laborategia, bisitatuko du

2019.eko otsailak 22, 10:30 2019.eko otsailak 22, 11:00 Bittor Oroz sailburuordeak LABe, gastronomia berrikuntzarako laborategia, bisitatuko du
2019.eko otsailak 22 10:30 - 11:00
Tabakalera, Donostia-San Sebastián, Mandasko Dukearen Pasealekua, 52
Ekitaldiko kargudunak: Bittor Oroz Izagirre

LABe – Digital Gastronomy Lab (gastronomia digitalki eraldatzeko laborategi digitala) bihar, ostirala, otsailak 22, hedabideei irekita egongo da obrak bisitatu ditzaten, martxan jarriko duten erakundeekin eta eragileekin batera. Bisitaldia goizeko 10:00etan hasiko da. Horretan parte hartzeko, beharrezkoa izango da prentsa-akreditazioa izatea. Ostiralean bertan jaso ahal izango da Tabakalerako 1. solairuko igogailuen parean jarriko den postuan. Akreditatzeko 9:45ean joatea gomendatzen da. Bisitaldia eta prentsaurrekoa Prisman izango dira, eraikin bereko bosgarren solairuan, 10:00etan hasita.

LABe izango denaren espazioetan egingo den bisitaldia Joxe Mari Aizegak, Basque Culinary Centerreko zuzendari nagusiak, gidatuko du. Ondoren, Joxe Mari Aizegak ez ezik, Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olanok, Donostiako alkate Eneko Goiak, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Orozek eta Tabakalerako zuzendari Edurne Ormazabalek ere hitz egingo dute.

Jarraian, gastronomia digitaleko laborategia izango denari buruzko bideoa emango dute. Material hori hedabideei banatuko zaie.

Ibilaldia egiteko oinetako erosoak eramatea gomendatzen da.

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak