Ekitaldiak Hezkuntza

VIII. Ikasenpresa Azoka Eibarren, Lanbide Heziketako ikasleen artean ekintzailetza sustatzeko

2019.eko otsailak 14, 10:00 2019.eko otsailak 14, 13:00 VIII. Ikasenpresa Azoka Eibarren, Lanbide Heziketako ikasleen artean ekintzailetza sustatzeko
2019-02-14 10:00 - 13:00
Untzaga plaza, Eibar, Untzaga Plaza
Ekitaldiko kargudunak: Rikardo Lamadrid Intxaurraga

LANBIDE HEZIKETAKO 2.000 IKASLE INGURU ELKARTUKO DITU BIHAR EIBARREN VIII. IKASENPRESA AZOKAK

Rikardo Lamadrid Teknologia eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendariak VIII. Ikasenpresa Azokaren irekieran parte hartuko du bihar, Eibarko Untzaga plazan.

            EGUNA:    otsailak 14, osteguna

            ORDUA:    10:00etan  (azoka 10:00etatik 13:00etara izango da)

            LEKUA:     Untzaga Plaza, Eibar

 

Ikasenpresa Azoka

Aurten berriro ere, ikasgeletan ekintzaile kultura lantzen duen Lanbide Heziketako ikasleak Eibarren elkartuko dira, Ikasenpresa Azokaren zortzigarren edizioan parte hartzeko. Untzaga plazan kokatuko diren karpa eta standetan erakutsiko dituzte 2.000 ikasle inguruk euren ikastetxeetan garatu dituzten produktu eta zerbitzuak, ekintzailetza sustatzea helburu duen Ikasenpresa programaren baitako proiektu gisa. Aurten, azokan erakutsiko diren Ikasenpresa proiektuen kopurua 376raino iritsi da, guztiak ere Euskadiko Lanbide Heziketako 81 ikastetxetako ikasleen eskutik.

Ikasleek garatu dituzte produktu edo zerbitzu horiek erabat dira arlo eta sektore ezberdinetakoak, hala nola, osasunaren eremukoak, ostalaritzakoak, informatikakoak, energia arlokoak, robotikaren ingurukoak, ile apaindegi eta estetika arlokoak, eraikuntzakoak edo nekazaritza arlokoak, besteak beste. Goizeko 10:00etan hasi eta 13:00ak arte iraungo du azokak Eibarko Untzaga plazan.

Zer da Ikasenpresa programa?

Ikasenpresa ikasgeletan eskola-enpresak sortzearen inguruan garatzen den hezkuntza-programa da. Proiektu horren helburuen artean enpresaren mundua ikasgeletara hurbiltzea dago eta baita gaitasun ekintzaileen garapena sustatzea ere: sormena, berrikuntza, talde-lana, erabakiak hartzea, informazioaren kudeaketa, iniziatiba, lidergoa, konpromisoa, negoziazioa, eta abar. Honez gain, ikaslea, beste kultura eta gizarte-errealitate batzuetara hurbildu eta ikastetxeen arteko elkarlana sustatu nahi da.

Programaren helburuak:

  • Ikasenpresa bat sortzea, ikasleak ekintzaile izateak zer esan nahi duen jabetu daitezen.
  • Ikasleen gaitasunak garatzea, profesional onak izan daitezen: enplegagarriak, aktiboak, ekintzaileak edo euren lantokietan ekintzaile izateko.
  • Ikasleak autoenplegua beste aukera on bat dela jabetzeko sentsibilizatzea.

Zer egiten da?

Ikasleek enpresa txiki bat martxan jarriko dute ikasgelan, eta enpresaren jarduera guztiak aurrera eramango dituzte (irudi korporatiboa, administrazioa, marketina, salerosketa, eta abar). Produktu edo zerbitzu errealak izango dira, beraiek ekoiztu edo merkaturatutakoak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)