Ekitaldiak Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza

WORKSHOP: Baliabideak efizientzia handiagoz erabiltzen dituen ekonomia zirkularrago batean lehiatzea

2019.eko otsailak 14, 09:30 2019.eko otsailak 14, 17:00 WORKSHOP: Baliabideak efizientzia handiagoz erabiltzen dituen ekonomia zirkularrago batean lehiatzea
2019-02-14 09:30 - 17:00
Sede Iberdrola (Madrid), Madrid, Calle Tomás Redondo, 1
Ekitaldiko kargudunak: Elena Moreno Zaldibar, Jesús Losada Besteiro

Elena Morenok, Ingurumeneko sailburuordeak, Europako Batzordeak antolatu duen jardunaldi tekniko batean parte hartuko du. Europako Batzordeaz gain, honako hauek ere aritu dira lankidetza-lanetan: EREK–Baliabideen Efizientziari buruzko Ezagutzaren Europako Zentroa, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa, Ihobe eta Jasangarritasunerako Bikaintasun Kluba. Topaketan arrakasta izan duten ETE-en eta enpresa handien hamar kasu aurkeztuko dira, eta ekonomia zirkularrak ETE-ei sortzen dizkien erronkak jorratuko dira, bai eta baliabideen erabilera efizientea ere, handitzen ari den baliabideen gabezia kontuan izanda.

 

Parte-hartzaileak:

  • Hugo Morán, Estatu Idazkaria. Trantsizio Ekologikoaren Ministerioa. Espainiako Gobernua.
  • Ulla Engelmann, Teknologia Aurreratu, Kluster eta Gizarte-ekonomiako Atalaren Burua, Barne-merkatu, Industria, Ekintzailetza eta ETEen Zuzendaritza nagusia. Europako Batzordea.
  • Elena Moreno, Ingurumeneko Sailburuordea. Eusko Jaurlaritza.
  • Juan Alfaro, Idazkari Nagusia. Jasangarritasunaren Bikaintasun Kluba.
  • Rosa Moreno Cid, Kalitate eta Segurtasun Industrialaren Zuzendariordetza Nagusia, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioa, Espainiako Gobernua.
  • Agis Evrigenis. EREKen koordinatzailea, Baliabideen Efizientziari buruzko Ezagutzaren Europako Zentroa.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)