Ekitaldiak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Ertzaintza Donostian hedatu zeneko 25. urteurrena ospatzeko ekitaldiaren buru izango da

2019.eko urtarrilak 25, 10:00 2019.eko urtarrilak 25, 10:45 Lehendakaria Ertzaintza Donostian hedatu zeneko 25. urteurrena ospatzeko ekitaldiaren buru izango da
2019.eko urtarrilak 25 10:00 - 10:45
Ertzain-etxea de Donostia, Donostia-San Sebastián., Kristina Infantaren Kalea, 28
Ekitaldiko kargudunak: Iñigo Urkullu Renteria, Estefanía Beltran de Heredia Arroniz
lege-oharra

Lehendakaria Ertzaintza Donostian hedatu zeneko 25. urteurrena ospatzeko ekitaldiaren buru izango da.   

Ekitaldiaren laburpena:

10:00h Agintariak iritsiko dira.

10:15h Patxi Ardanaz Ertzain-etxeko buruaren ongietorria.

Lehendakariak eta sailburuak diploma eta oroigarria emango dizkiete Donostiako Ertzain-etxeko aurreko buruei.

Estefanía Beltrán de Heredia Segurtasuneko sailburuaren esku hartzea.     

Lehendakariak eta sailburuak diploma eta oroigarria emango dizkiete Donostiako Ertzain-etxean lanean 25 urte daramatzaten ertzainei.

Eneko Goia Donostiako alkatearen esku hartzea.

Bideoaren aurkezpena eta emanaldia.

Iñigo Urkullu lehendakariak emango dio amaiera ekitaldiari.

Ekitaldiaren aurretik, lehendakariak Ertzain-etxea bisitatuko du, eta polizia-agintariekin elkartuko da. Bisitaren zati honen irudiak Irekiak grabatuko ditu.

*Ekitaldiaren berri emango duten hedabideei eskatzen zaie 09:45ean egoteko Ertzain-etxeko sarreran.

 

 

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak