Eu

Josu Erkoreka eta Aintzane Ezenarro "Exiliotik nazien kontzentrazio esparruetara" mahai-ingurura joango dira

2019.eko urtarrilak 24, 18:30 2019.eko urtarrilak 24, 19:30 Josu Erkoreka eta Aintzane Ezenarro "Exiliotik nazien kontzentrazio esparruetara" mahai-ingurura joango dira
2019.eko urtarrilak 24 18:30 - 19:30
Instituto Gogora/Gogora Institutua, Bilbao, C/ María Díaz de Haro, 3
Ekitaldiko kargudunak: Josu Erkoreka Gervasio, Miren Aintzane Ezenarro Egurbide

Eusko Jaurlaritzaren Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkoreka eta Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Gogora Institutuaren zuzendari Aintzane Ezenarro Exiliotik nazien kontzentrazio esparruetaramahai-ingurura joango dira Holokaustoaren Biktimak Oroitzeko Nazioarteko Egunaren harira (urtarrilak 27).

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Gogora Institutuak antolatutako ekitaldia gaur, osteguna, urtarrilaren 24a, 18:30etan, izango da Euskadiko Artxibo Historikoaren Bilboko egoitzan.

Mahai inguruko parte hartzaileak honako hauek izango dira:

  • Benito Bermejo: “’Españoles rojos deitutakoak nazien kontzentrazio esparruetan. Deportazioaren ibilbideak” .
  • Etxahun Galparsoro: “Exiliotik deportaziora. Euskaldunak nazien kontzentrazio esparruetan”.
  • Ana García Santamaría: “ Deportazioen laztura jasan zuten emakume euskaldunak”.

 

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak