Eu

Arriola sailburuak eta Eibarko alkateak “udal bizigune” programan 7 udal etxebizitza sartzea adostu dute

2019.eko urtarrilak 17, 10:00 2019.eko urtarrilak 17, 11:00 Arriola sailburuak eta Eibarko alkateak “udal bizigune” programan 7 udal etxebizitza sartzea adostu dute
2019.eko urtarrilak 17 10:00 - 11:00
Ayuntamiento de Eibar, Eibar, Untzaga plaza, 1
Ekitaldiko kargudunak: Iñaki Arriola López, Pedro Javier Jauregui Fernández
Beste gonbidatu batzuk: Miguel de los Toyos, Eibarko alkatea
lege-oharra

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburu Iñaki Arriolak eta Eibarko alkate Miguel de los Toyosek hitzarmen bat sinatuko dute; horren bidez, Gipuzkoako udalerri horrek “udal bizigune” programan 7 etxebizitza sartuko ditu, alokairu sozialera zuzentzeko. “Udal bizigune” Etxebizitza Sailak martxan jarritako berariazko programa bat da; eta, horren helburua da udalaren titulartasuneko etxebizitzak bildu eta alokairuaren merkatu librea baliatu ezin duten pertsonen eskura jartzea Alokabide sozietatearen bidez.

*Sinaduraren ondoren, Etxebizitzako sailburuak eta Eibarko alkateak Txonta auzoko bulego hurbila bisitatuko dute.

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Miguel de los Toyos, Eibarko alkatea