Ekitaldiak Osasuna
Eu

Eibar ospitaleko Ospitaleratze Medikorako Zerbitzuberriaren inaugurazioa

2019.eko urtarrilak 14, 12:00 2019.eko urtarrilak 14, 13:00 Eibar ospitaleko Ospitaleratze Medikorako Zerbitzuberriaren inaugurazioa
2019.eko urtarrilak 14 12:00 - 13:00
Hospital de Eibar, Eibar, Avenida Otaola
Ekitaldiko kargudunak: Jon Darpón Sierra, Iñaki Berraondo Zabalegui, Fátima Ansotegi Elordi, Juan Luis Diego Casals
lege-oharra

KOMUNIKABIDEENTZAKO DEIALDIA

EIBAR OSPITALE BERRIAK OSPITALERATZE-UNITATEA JARRI DU MARTXAN

Astelehen honetan, urtarrilaren 14an, Eibar Ospitale berriak ospitaleratze-unitatea jarri du martxan; unitateak, hilean, 25 eta 30 paziente bitartean hartzeko gaitasuna du. Jon Darpón Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak instalazioak bisitatuko ditu eta, jarraian, hitzaldi bat egingo du komunikabideen aurrean. Iñaki Berraondo Osasun sailburuordea, Fátima Ansotegi Administrazio eta Finantziazio Sanitarioko sailburuordea, Juan Luis Diego Osakidetzako zuzendari nagusia eta Marbella García Debabarrena ESIko zuzendari gerentea ere izango dira bertan.

EGUNA: Astelehena, 2019ko urtarrilaren 14a.                       

ORDUA: 12:00etan bisita unitate berrira, komunikabide grafikoentzat. LEKUA: Errehabilitazioko sarrera.

ORDUA: 12:50ean Osasun sailburuaren hitzaldia. LEKUA: Ospitalizazioko gimnasio-arloa, 1. solairua.

 

2019/01/11

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak