Eu

Juan María Barasordak Administrazio Publikoen Negoziaziorako Mahai Orokorraren bileran parte hartuko du

2019.eko urtarrilak 10, 11:00 2019.eko urtarrilak 10, 12:30 Juan María Barasordak Administrazio Publikoen Negoziaziorako Mahai Orokorraren bileran parte hartuko du
2019.eko urtarrilak 10 11:00 - 12:30
Sede de la Secretaría de Estado de Función Pública, Madrid, C/ Santa Engracia, 7 - Sala Grande
Ekitaldiko kargudunak: Juan María Barasorda Goikoetxea

Funtzio Publikoko zuzendari Juan María Barasordak Madrilen egingo den Administrazio Publikoen Negoziaziorako Mahai Orokorraren bileran parte hartuko du. Bilera Funtzio Publikoko Estatu Idazkaritzaren egoitzan izango da, gaur, osteguna, urtarrilaren 10a, 11:00etan.

Espainiako Gobernuak deitutako bileraren gai ordenean gai bakarra aztertuko da: 2019ko Estatuko Aurrekontu Orokorren Lege Proiektuan sartu beharreko Funtzio Publikoko neurriak.

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak