Eu

Eusko Jaurlaritza “Guía de la Innovación 2018” argitalpenaren aurkezpenean izango da

2018.eko abenduak 19, 19:30 2018.eko abenduak 19, 20:30 Eusko Jaurlaritza “Guía de la Innovación 2018” argitalpenaren aurkezpenean izango da
2018.eko abenduak 19 19:30 - 20:30
Museo Guggenheim Bilbao, Bilbao, Abandoibarra, 2 - 48001
Ekitaldiko kargudunak: Arantxa Tapia Otaegi, Iñigo Ansola Kareaga, Alba Urresola Clavero, Javier Bikandi Irazabal

Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako Sailburu Arantxa Tapia, Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendari Javier Bikandi, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusi Iñigo Ansola, eta Lehiaren Euskal Agintaritzaren Presidente Alba Urresola Estrategia Empresarial aldizkariaren “Guía de la Innovación 2018” argitalpenaren aurkezpenean izango dira, Berrikuntzaren Euskal Agentzia den Innobasquekin lankidetzan egina.

Guía de la Innovación” honen hamabigarren edizioa berrikuntza eta enpresa txiki eta ertainen gaian zentratuko da.

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak