Eu

Joxean Muñoz sailburuordeak parte hartuko du EGOren neguko denboraldiaren aurkezpenean

2018.eko abenduak 19, 10:30 2018.eko abenduak 19, 11:00 Joxean Muñoz sailburuordeak parte hartuko du EGOren neguko denboraldiaren aurkezpenean
2018.eko abenduak 19 10:30 - 11:00
Ekitaldiko kargudunak: José Ángel María Muñoz Otaegi

Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordeak, Ander Aizpurua KUTXA Fundazioko zuzendariak, Juan Jose Ocón orkestraren zuzendariak eta Enrique Azurza Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteko lehendakariak EGOren (Euskal Herriko Gazte Orkestraren) neguko lan-programa aurkeztuko dute datorren asteazkenean, abenduaren 19an, 10:30ean, Eusko Jaurlaritzak Donostian duen egoitzako prentsa-aretoan.

 

EGOrekin batera, sortu berria den Euskal Herriko Gazte Abesbatzak ere hartuko du parte lan-topaketa horretan, abenduaren 22tik urtarrilaren 5era, Eibarren. Hiri armaginean 43 musikari gazte elkartuko dira eta orkestraren historiako errepertorio garrantzitsuenetako bat landuko dute, EAEko hiru hiriburuetan zehar egingo duten biran aurkeztuko dutena.

 

Eguna:                                  2018KO ABENDUREN 19A, ASTEAZKENA

Ordua:                                   10:30ak

Lekua:                                  EUSKO JAURLARITZAREN DONOSTIAKO EGOITZAKO PRENTSA-ARETOA (Andia kalea 13)

Bertan izango dira:           

  • JOXEAN MUÑOZ (Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordea)
  • ANDER AIZPURUA (Kutxa Fundazioko zuzendaria)
  • JUAN JOSE OCÓN (EGOren zuzendaria)
  • ENRIQUE AZURZA (Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteko lehendakaria)
(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiko kargudunak