Eu

Artolazabalek Tratu Berdintasunari eta Diskriminaziorik Ezari buruzko I. Euskal Kongresua zabalduko du

2018.eko abenduak 13, 09:45 2018.eko abenduak 13, 10:15 Artolazabalek Tratu Berdintasunari eta Diskriminaziorik Ezari buruzko I. Euskal Kongresua zabalduko du
2018.eko abenduak 13 09:45 - 10:15
Palacio Europa, Vitoria - Gasteiz, Avenida Gasteiz, 85
Ekitaldiko kargudunak: Beatriz Artolazabal Albeniz, Lide Amilibia Bergaretxe, Ernesto Sainz Lanchares

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak inauguratu du Kongresua, Francisco de Vitoria ekitaldi-aretoan.

Ondoren, Sami Naïr politologoak, filosofoak eta soziologoak, migrazio-mugimenduen espezialistak, hitzaldia emango du. Naïr Paris VIII Unibertsitateko Zientzia Politikoetako katedraduna da, eta Frantziako Gobernuko garapenkideko eta nazioarteko migrazioetako ministerio arteko ordezkaria izan da, bai eta Europako Parlamentuko diputatua ere.

Lehenengo jardunaldian, zenbait aditu honako gai hauez arituko dira: kazetaritza eta konpromisoa berdintasunaren eta diskriminazio ezaren alde; ekimen politikoak eta lege-mailakoak diskriminazioaren arloan; diskriminazioa sare sozialetan: gorrotoaren aurkako ziberaktibismoa; duintasuna enpleguan: agenda partekatua; eta diskriminazioa eta espazio publikoa: aniztasuna eta erronkak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak