Ekitaldiak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza

Landa eremuko emakumeek beren aldarrikapenak aurkeztuko dituzte prentsaurreko batean

2011.eko martxoak 02, 11:30 2011.eko martxoak 02, 12:00 Landa eremuko emakumeek beren aldarrikapenak aurkeztuko dituzte prentsaurreko batean
2011-03-02 11:30 - 12:00
Lakua (sala de prensa), Vitoria-Gasteiz, C/ Donostia-San Sebastián, 1
Beste gonbidatu batzuk: Pilar Santamaría, directora de Agricultura y Ganadería del Gobierno Vasco

Landa Eremuko Emakumeen Batzordeak ‘Guardiako Adierazpena’ aurkeztuko du datorren asteazkenean, martxoak 2, Lakuan. Testu horrek biltzen ditu sektoreko emakumeek beren egoeraren gainean dituzten gogoetak eta aldarrikapenak, gizarte, politika eta ekonomia arloetan duten parte-hartzearen inguruan. Dokumentu honek jatorria du iragan urriaren 15eko Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunean, Guardian, egin zen lan saioan. Bertan elkartu ziren landa inguruneko 300 profesional baino gehiago, eta aztertu zuten emakumeek zein partaidetza mota duten emakumeen elkarteetan, nekazaritza alorreko sindikatuetan, profesionalen elkarteetan eta arlo politikoan.

Era berean, Landa Eremuko Emakumeen Batzordeak prentsaurrekoan aurkeztuko ditu kolektibo honen egoera soziolaborala hobetu asmoz 2011rako ezarri dituen ekintzak eta lan-ildoak.

Ekitaldiaren kokapena
Beste gonbidatu batzuk
  • Pilar Santamaría, directora de Agricultura y Ganadería del Gobierno Vasco