Eu

Arriola sailburua Gorka Urtaran Vitoria-Gasteizko alkatearekin elkartuko da

2018.eko abenduak 03, 12:45 2018.eko abenduak 03, 13:45 Arriola sailburua Gorka Urtaran Vitoria-Gasteizko alkatearekin elkartuko da
2018.eko abenduak 03 12:45 - 13:45
Eusko Jaurlaritzaren egoitza-Sede del Gobierno Vasco, Lakua II, Vitoria-Gasteiz , C/ Donostia-San Sebastián 1
Ekitaldiko kargudunak: Iñaki Arriola López, Pedro Javier Jauregui Fernández, Carlos Quindós Fernández
Beste gonbidatu batzuk: Gorka Urtaran, Vitoria-Gasteizko alkatea

Datorren astelehenean, hilak 3, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburu Iñaki Arriolak eta Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaranek bilera izango dute, hiriko etxebizitzaren inguruko hainbat gai lantzeko. Alkateak eskatu du bilera, eta Eusko Jaurlaritzako egoitzan izango da 12.45ean. Hori bukatutakoan, biek egingo dute agerraldia, landutako gaien berri emateko komunikabideei.

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Gorka Urtaran, Vitoria-Gasteizko alkatea