Ekitaldiak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa

Hezkuntza Marko Hirueleduna

2011.eko martxoak 02, 09:30 2011.eko martxoak 02, 13:30 Hezkuntza Marko Hirueleduna
2011-03-02 09:30 - 13:30
Palacio Miramar, Donostia - San Sebastián, Parque De Miramar, s/n
Beste gonbidatu batzuk: Consejera de Educación Isabel Celaá

Hezkuntza Marko Hirueledunari buruzko Bigarren Jardunaldia egingo da; saiakuntzan parte hartzen ari diren ikastetxeentzako eta 2011-2012 ikasturtean parte hartzeko interesa duten ikastetxeentzako topagune izango da.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburu Isabel Celaák jardunaldiari hasiera eman ondoren, hezkuntza eleaniztunean aditua den UPV-EHUko irakasle David Lasagabasterrek egungo euskal eskolaren etorkizun eleaniztunaz hitz egingo du lehenengo aldian.

Bigarren aldian, 2010-2011 ikasturtean Hezkuntza Marko Hirueledunaren saiakuntzan parte hartzen ari diren lau ikastetxeren esperientziak aurkeztuko dira.

 

Ekitaldiaren kokapena
Beste gonbidatu batzuk
  • Consejera de Educación Isabel Celaá