Ekitaldiak Hezkuntza
Eu

Miren Artaraz Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendariak Euskampus-Bordele Egunean parte hartuko du

2018.eko azaroak 30, 11:00 2018.eko azaroak 30, 17:00 Miren Artaraz Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendariak Euskampus-Bordele Egunean parte hartuko du
2018.eko azaroak 30 11:00 - 17:00
Barriola Zentroa. UPV/EHU Campusa, Donostia, Elhuyar plaza, 1
Ekitaldiko kargudunak: Miren Artaraz Miñón

Mugaz Gaindiko Campusak 200 ikertzaile bilduko ditu Euskampus-Bordele Egunean

Ostiralean, azaroak 30, 11:00etan

UPV/EHUko Ignacio María Barriola Zentroan

Donostia

 

2018ko azaroaren 8an, Parisen, UPV/EHUk eta Bordeleko Unibertsitateak 2018ko Diálogo Saria jaso zuten Parisen, Mugaz Gaindiko Bikaintasun Campusaren proiektuan, Frantziaren eta Espainiaren artean izandako lankidetzagatik, eta horren harira, Euskampus-Bodele Eguna ospatuko da ostiralean, azaroaren 30ean. Euskampus-Bordeaux Eguna UPV/EHUko, Bordeleko Unibertsitateko, Tecnaliako eta Donostia International Physics Center-eko (DIPC) ikertzaileen arteko topaketa bat da, Euskampus Fundazioak koordinatutakoa. 200 pertsona inguru etorriko direla espero da.

 

Euskampus-Bordele Egunean, Euskampus Jakintza Guneetan (puntako ikerketa egiten dute gune horiek gure gizartearen erronka nagusiei erantzuna emateko) eta aipatutako erakundeen arteko Mugaz gaindiko Lankidetzan parte hartzen duten ikertzaileen komunitateak bilduko dira. Publikoki partekatuko dira ikerketak orientatzeko identifikatu diren erronkak, martxan dauden proiektu nagusiak eta ikertzaileek datozen hilabeteetarako ezarri dituzten bide orriak.

 

Era berean, eta lehen aldiz mugaz gaindiko campusean, doktorego tesiak kotutoretzan egiten ari diren ikasle batzuek beren ikerketa proiektuak aurkeztuko dituzte “Nire tesia 180 segundoan” lehiaketa frantsesaren formatuari jarraikiz.

 

Azkenik, topaketa hau amaitzeko, UPV/EHUko, Bordeleko Unibertsitateko, Tecnaliako eta DIPCeko eta Euskadi eta Akitania Berriko beste erakunde batzuetako arduradun nagusiek hitzarmen eta lankidetza memorandum batzuk sinatuko dituzte, martxan dauden hainbat ikerketa programa instituzionalizatzeko eta, hala, programa horiei Mugaz Gaindiko Lankidetza Laborategi edo Ikerketa Laborategi Bateratu izaera emateko.

 

Euskampus-Bordeaux Eguneko egitaraua:

 

11:00 - 11:30 Irekiera instituzionala

·         Nekane Balluerka, UPV/EHUko errektorea

·         Manuel Tuñón de Lara, Bordeleko Unibertsitateko errektorea

·         Miren Artaraz, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria

·         Pedro Miguel Etxenike, DIPCko presidentea

·         Iñaki San Sebastián, Tecnaliako zuzendari nagusia

11:30 - 13:30 Osoko bilkura

 

  • Jakintza Guneen aurkezpen orokorra
  • Euskampus-Bordeaux dinamikaren aurkezpen orokorra.
  • Jakintza Gune bakoitzaren aurkezpena (7 aurkezpen)
  • Euskampus-Bordeaux-ko workshop eta bilera bakoitzaren aurkezpena (12 aurkezpen)

 

13:30 - 15:15 Luncha posterrekin.

 

15:15 - 15:45 Nire tesia 180 segundoan (4 aurkezpen)

 

15:45 - 16:15 Hitzarmenen sinadura publikoa (6 hitzarmen)

 

16:15 - 16:45 Ondorioak eta itxiera

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak