Ekitaldiak Lana eta Justizia
Eu

Jon Azkue Sailburuordeak, “Laneko osasuna eta genero-ikuspegia: arrisku muskulu eskeletiko eta sexu-jazarpenaren nahiz sexuan oinarritutako jazarpenaren prebentziorako hurbilketa”ri buruzko jardunaldietan parte hartuko du, Emakundek antolatuta

2018.eko azaroak 30, 09:00 2018.eko azaroak 30, 14:00 Jon Azkue Sailburuordeak, “Laneko osasuna eta genero-ikuspegia: arrisku muskulu eskeletiko eta sexu-jazarpenaren nahiz sexuan oinarritutako jazarpenaren prebentziorako hurbilketa”ri buruzko jardunaldietan parte hartuko du, Emakundek antolatuta
2018.eko azaroak 30 09:00 - 14:00
Palacio Euskalduna, Bilbao, Avda. Abandoibarra, 4
Ekitaldiko kargudunak: Jon Azkue Manterola, Alberto Alonso Martín, Miren Izaskun Landaida Larizgoitia, Izaskun Urien Azpitarte
Beste gonbidatu batzuk: Iciar González Carrasco

Jon Azkue Sailburuordeak “Laneko osasuna eta genero-ikuspegia: arrisku muskulu eskeletiko eta sexu-jazarpenaren nahiz sexuan oinarritutako jazarpenaren prebentziorako hurbilketa”ri buruzko jardunaldiei hasiera emango die.

Ekitaldiaren hasieran Izaskun Landaidak, Emakundeko Zuzendariak, eta Alberto Alonsok, OSALANeko Zuzendariak, ere parte hartuko dute.

Hizlariak hauxek izango dira:

  • Amparo Garrigues, Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko katedradun onetsia Castellóko Jaume I.a Unibertsitatean, eta Valentziako Erkidegoko Lan Harremanen eta Negoziazio Kolektiboaren kontseiluko Burua.
  • Sofia Vega, CNCTren Ergonomia eta Psikosoziologia Unitate Teknikoko Prebentzio Arloko goi-teknikaria. Bartzelonako Laneko Segurtasunerako eta Higienerako Institutu Nazionala (INSST), Barcelona.
  • Iciar Gonzalek parte hartuko du, Lan Ikuskaritzako Zuzendariordeak. Berak jakinaraziko ditu Lan Ikuskaritzaren jarduerak, genero-ikuspegiarekin.
  • Carmen Ladona, Arrisku Psikosozialaren Prebentzio Arloko koordinatzailea. Generalitat de Catalunya.
  • Halaber, Osalaneko genero taldeak sexu-jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren aurreko prebentziozko jarraibideak emango ditu.
(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Iciar González Carrasco