Eu

Josu Erkoreka eta Meritxell Batet izango dira “Transferentzien Batzorde Mistoaren” buru

2018.eko azaroak 26, 15:30 2018.eko azaroak 26, 16:30 Josu Erkoreka eta Meritxell Batet izango dira “Transferentzien Batzorde Mistoaren” buru
2018.eko azaroak 26 15:30 - 16:30
Euskadiko Artxibo Historikoa / Archivo Histórico de Euskadi, Bilbao, C/ María Díaz de Haro, 3
Ekitaldiko kargudunak: Josu Erkoreka Gervasio, Arantxa Tapia Otaegi, Pedro María Azpiazu Uriarte, Sabino Torre Díez, Antonio Aiz Salazar, Itziar Agirre Berriotxoa, Janire Bijueska Bedialauneta, Imanol Leza Olaizola, Tatiana González San Sebastián, Aitziber Beldarrain Robles
lege-oharra

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkoreka, eta Lurralde Politika eta Funtzio Publikoko ministro Meritxell Batet izango dira “Transferentzien Batzorde Mistoaren” buru.

Bilera gaur, astelehena, azaroaren 26a, arratsaldeko 15:30etan, Euskadiko Artxibo Historikoko 6. Solairuan izango da. Ondoren, 16:00etan, prentsaurrekoa egongo da Euskadiko Artxibo Historikoko -1 solairuan.

Prentsaurrekoa komunikabide guztientzat zabalik egongo da. Medio grafikoek “Transferentzien Batzorde Mistoaren” hasieran irudiak hartu ahal izango dituzte.

TRANSFERENTZIEN BATZORDE MISTOA

 Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza

  1. Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua, Josu Erkoreka
  2. Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua, Arantxa Tapia
  3. Ogasun eta Ekonomiako sailburua, Pedro Azpiazu
  4. Araubide Juridikoaren sailburuordea, Sabino Torre
  5. Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea, Antonio Aiz
  6. Ogasuneko sailburuordea, Itziar Agirre
  7. Estatutuaren Garapenerako zuzendaria, Begoña Pérez de Eulate
  8. Erakundeen Baliabideetako zuzendaria, Aitziber Beldarrain

Espainiako Gobernuaren ordezkaritza

  1. Lurralde Politika eta Funtzio Publikoko ministroa, Meritxell Batet
  2. Lurralde Lankidetzarako Estatuko idazkaria, José Ignacio Sánchez
  3. Espainiako Gobernuaren ordezkaria Euskadin, Jesús Loza
  4. Lurralde Koordinazioko idazkari nagusia, María de los Llanos Castellanos
  5. Autonomia Erkidegoak eta Toki Erakundeak Finantzatzeko idazkari nagusia, Diego Martínez
  6. Azpiegituretako idazkari nagusia, José Javier Izquierdo
  7. Autonomia Erkidego eta Toki Erakundeekiko Lankidetzako zuzendari nagusia, José María Pérez
  8. Estatuko Administrazioko Batzorde Mistoko idazkaria, Jorge García
(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak