Ekitaldiak Hezkuntza
Eu

UNESCOren Munduko Hezkuntzaren Jarraipen Txostena aurkeztea

2018.eko azaroak 23, 11:00 2018.eko azaroak 23, 12:30 UNESCOren Munduko Hezkuntzaren Jarraipen Txostena aurkeztea
2018.eko azaroak 23 11:00 - 12:30
Juan Crisostomo Arriaga Kontserbatorioa, Bilbo, Ibarrekolanda Plaza, 1
Ekitaldiko kargudunak: Miren Maite Alonso Arana, Lucía Torrealday Berrueco
Beste gonbidatu batzuk: Paz Portales (UNESCO)

UNESCOren MUNDUKO HEZKUNTZAREN JARRAIPEN TXOSTENA AURKEZTEA

UNESCO Etxeak antolaturik, UNESCOk osaturiko Munduko Hezkuntzaren Jarraipen Txostena, “Migrazioa, lekualdaketa eta hezkuntza: harresiak barik, zubiak eraikitzen” izenekoa (2019ko GEM Txostena) aurkezteko jardunaldia izango da bihar, Bilbon. Jardunaldian parte hartzaile izango dira Maite Alonso Hezkuntza sailburuordea eta Paz Portales, Hezkuntza Sektoreko Goi-mailako Hezkuntza Programako espezialista, UNESCOren egoitzan.

2019ko GEM txostenak (Global Education Monitoring Report) aztergai ditu hezkuntzari buruzko Garapen Iraunkorrerako Helburua (4. GIH) eta horren hamar jomugak betetzeko egindako aurrerapausoak, baita Garapen Iraunkorrerako Agenda 2030eko hezkuntzari buruzko beste jomuga batzuk betetzeko egindakoak ere.

Aurkezpenean parte hartuko dute:

   Maite Alonso,  Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuordea

   Paz Portales,    Hezkuntza Sektoreko Goi-mailako Hezkuntza Programako

                                    espezialista, UNESCOren egoitzan

 

           EGUNA:    azaroak 23, ostirala

            ORDUA:    11:00etan

            LEKUA:     Juan Crisostomo Arriaga Musika Kontserbatorioa

                                   Ibarrekolanda Plaza, 1      Bilbo   (Sarrikoko metro geltokia)

*Jardunaldia zabalik izango da bertara etortzeko interesa duten hedabide guztientzat..

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan:

UNESCO Etxea, 94 427 64 32 / 696 79 99 18    (Monica Vazquez)

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)
Beste gonbidatu batzuk
  • Paz Portales (UNESCO)