Eu

"3R hiria antolatzen bi norabideetan” izeneko jardunaldiak; hiria birgaitze, berroneratze eta berritzeari buruzkoak dira.

2018.eko azaroak 29, 12:00 2018.eko azaroak 29, 14:00 "3R hiria antolatzen bi norabideetan” izeneko jardunaldiak; hiria birgaitze, berroneratze eta berritzeari buruzkoak dira.
2018.eko azaroak 29 12:00 - 14:00
Espacio Mercado, GETAFE, Plaza de la Constitución s/n
Ekitaldiko kargudunak: Ignacio de la Puerta Rueda
Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze zuzendari Ignacio de la Puerta Ruedak Hiria Birgaitu, Berroneratu eta Berritzeari buruzko jardunaldietan parte hartuko du. Ekitaldi hori AVSko Hiria Birgaitu, Berroneratu eta Berritzeko Taldeak eta Getafeko Udaleko Etxebizitzaren eta Lurzoruaren Udal Enpresak antolatu dute. Jardunaldietan, herritarren parte-hartzea izango da hiria birgaitzeko eta berroneratzeko ardatz nagusia, baita Hiria 3R Antolatzeko ere. Horretarako, Hiri-Berroneratzeko Estrategia Globalak hartuko dira kontuan, lehendik dagoen hiriko esku-hartzeen antolaketaren bi norabideak landuta.
(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak