Ekitaldiak Lehendakaritza
Eu

Aitortza ekitaldia Mrs Leah Manning-en omenez

2018.eko azaroak 20, 17:30 2018.eko azaroak 20, 19:00 Aitortza ekitaldia Mrs Leah Manning-en omenez
2018.eko azaroak 20 17:30 - 19:00
Homerton College, Cambridge, Homerton Colllege, Hills Rd, Cambridge CB2 8PH,
Ekitaldiko kargudunak: Miren Aintzane Ezenarro Egurbide

Aintzane Ezenarro, Gogora Institutuaren zuzendaria, Cambridge-eko Unibertsitateak Mrs Leah Manning-i egingo dion aitortza ekitaldian egongo da. Gerra garaian, 1937ko maiatzean,  Santurtziko portutik 4000 ume  ingurua atera eta Erresuma Batuan jaso izanaren bultzatzaile nagusienetarikoa da Mrs Manning eta hain zuzen, egindakoa gogoratzeko, Gogora Institutuak egindako ikus-entzunezko pieza bat emitituko da ekitaldian zehar Erresuma Batura joandako pertsonen testigantzekin.

Ekitaldi hau Homerton College-ek, bere 250. urteurrena ospatzeko ekitaldi-sortaren baitan sartzen da. 

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak