
0
Euskadira eskualdatu beharreko transferentzien aldebiko batzorde teknikoaren bilera Madrilen
2018.eko azaroak 20, 11:30 2018.eko azaroak 20, 14:00 Euskadira eskualdatu beharreko transferentzien aldebiko batzorde teknikoaren bilera MadrilenAraubide Juridikoko eta Azpiegitura eta Garraioetako sailburuordeek, Sabino Torre eta Antonio Aizek eta Ogasun Sailburuorde Itziar Agirrek “Eskualdatzeen Batzorde Mistoko Batzorde Teknikoan” parte hartuko dute Ogasun, Lurralde Administrazio eta Sustapeneko ministerioetako ordezkariekin. Gaurko bileran Euskarira eskualdatu beharreko transferentzia hauek aztertuko dira:
- Alonsotegi-Barakaldo eta Bilbao-Basauri trenbide lineak
- Armiñon eta Burgos arteko AP-1 autobide tartea
Bileran Estatutuaren Garapenerako Zuzendari Begoña Pérez de Eulate, Garraio Plangintzaren zuzendari Janire Bijueska eta Euskotren-eko Zuzendari Nagusi Imanol Lezak ere parte hartuko dute.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan