Eu

EuskalHiria Kongresua 2018

2018.eko azaroak 26, 09:00 2018.eko azaroak 27, 14:00 EuskalHiria Kongresua 2018
2018.eko azaroak 26 - 2018.eko azaroak 27
Bizkaia Aretoa UPV/EHU , Bilbao, Abandoibarra, 3
Ekitaldiko kargudunak: Iñaki Arriola López, Maria Aranzazu Leturiondo Aranzamendi, Ignacio de la Puerta Rueda
Beste gonbidatu batzuk: Jean René Etchegaray Communauté d´Agglomération du Pays Basque-ko lehendakaria

Euskadi: mugarik gabeko lurraldea

Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen berrikuspenaren tramitazioaren testuinguruan, aurten “EAE: Mugarik Gabeko Lurraldea” izenarekin bultzatuko da Euskal Hiria 2018 Kongresua. Ideia hori indartzen du, hain zuzen, kongresu hori Agence d´Urbanisme Atlantique et Pyrenées erakundearekin batera bultzatzeak.

Aurten, garrantzi handiko lau gai tratatuko dira. Tituluak berak hausnarrarazten digu EAEk Arku Atlantikoaren barruan izan behar duenari buruz. Ildo horretan, aurreko dokumentuaren ikuspena berretsi da Gidalerroen berrikuspen honetan: lurralde-integrazioa bultzatu beharra Donostia, Vitoria-Gasteiz eta Bilbo hiriburu polinuklearren eta Baiona, Iruña, Logroño eta Santander hiri perimetralen artean, Europako Zentralitate Nodoaren barruan.

Merkataritzaren eta Turismoaren lurraldearen antolaketak mugaz gaindiko bi arazo planteatzen dizkigu: gure herriek hiri-bizitza behar dute, eta horrek hiri-barneko eta hiriz kanpoko merkataritza orekatzea eskatzen du; era berean, Turismoaren garapena orekatu beharra dago, bateragarria izan behar baitu tokiko biztanleen bizitzarekin. Funtsean, hona eztabaida: gure hirien espazio publikoa bertako biztanleen egongela izatea ala hiriok beren historia propioaren parke tematiko bat izatea.

Klima eta Energia: bi bektore horiek ez diete administrazio-mugen parametroei erantzuten, baina berebiziko garrantzia dute gure gizartearen, hirien eta herrien etorkizunerako. Ildo horretan, ekonomia zirkularraren perspektibak bide berri bat ireki du gure eguneroko funtzionamenduari dagokionez, zeren aldaketa klimatikoaren aurrean jartzen baikaitu, eta gure bizimoduari buruz interpelatzen. Hiri Berroneratzeari dagokionez, berriz, ikuspegi integral batetik ekin behar zaio gaur egun, eskala guztietatik, espazioaren eraldaketa fisiko hutsa gaindituz. Azkenik, elkar lotutako lurraldearen kontzeptuak mugikortasun tradizionalarenetik urrats bat areago garamatza, teknologia berrietan sartu baikaitu harremanei dagokienez.

Informazio gehiago.

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Jean René Etchegaray Communauté d´Agglomération du Pays Basque-ko lehendakaria